XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Ura gizon gaiztoa! Gizonai ta gorroto aundia zien, ¿zaldiai berriz?.

- Zer bada? Asko maite al zituen zaldiak? - Geiegi enetxoak; bada bere zaldientzako egin erazi omen zituen atxurdiñezko (marmolezko) ukulluak.

- Eta gaubelak] edo estrabillak? ¿Urrezkoak edo? -¡Ez! bolizkoak (marfilezkoak) baizik; lepokoak berriz bitxizkoak (perlazkoak) ziran; azkenean beste tresnak purpurazkoak.

Au guzia gutxi balitz bezela urrezko ontzi batean edaten ematen omen zien.

Zaldiak ondo erakutsiak daudenean maitegarriak dira bai; baño ez dira ainbesterako, gauza guziak batez ere maitasunak beren neurria bear dute ta.

KOMEDIAK

Aitona, pailaso ta komediantiak zakurrakin eta ikusi ta bai poztutzen gerala.

Beori mutil koskorra zanean ere, ¿bai al zeuden komediak eta? - Bai, dirua kentzeko jaio diranak asko bai dituk.

- Esango dizutet nik orain amazazpi urte nituenean gure errian ikusi nuena.

Juan ziran ez dakit zenbat komediante beren astoakin eta.

Gure amonak eta etziguten komediak ikusten uzi nai; sorginkeriak eta deabrukeriak zirala ta alaere ni egun artan juan nintzan, eta ona pailaso batek esaten zuena.

- Betoz erdira emen dauden neskatxa guziak; neskatxak oso txukun jantziak zeuden eta guziak atera ziran plaza erdira.

Erriko neskatxik lirañena zuen aitonaren arreba zan, eta nerekin batean etxetik iges egin zuen " komediak " ikusi nai zituela ta.

Guziak korro zabal aundi batean zeudela atera zan oso itzontzi aundia zan pailaso bat onela esaten zuela (...).